Apirilak 30

Umearen Eguna
Apirilak 30

1934. urteko apirillaren 30ian hil zan Agustin Zuluaga Aldecoa durangarra, 35 urte egitteko eukazanian. Herriko musika bandako direktoria zan. Bere lekuan, ordura arte subdirektore izandako Jacinto Martinez jarri eben bandako buru. Zuluaga “La Marcial” bandako eta “Bretón” eta “Rialto” orkestetako direktore izandakua zan. Ramon Sarasuaren ustez, Eibarko musika historixan, musiko barrixenetan Juanito Guisasola eta Agustin Zuluaga izan dira onenak.