Maiatzak 4
Garagardogile Artisauaren Nazioarteko Eguna
- Lorezaintza nudistaren Munduko Eguna
- Marihuana Liberatzeko Borrokaren Nazioarteko Eguna
1914. urteko maietziaren 4an Arraten barriro be ipiñi eben ezpata-dantzarixen premixua: orduan eibartarrak be presentau ziran, “Dantzari Eibartarrak” grupua. Horren dantzarixon maixua Tomas Maiztegi berriztarra izan zan, eta dantzarixak honetxek: Jose Abando, Patxi Aristorena, Saturnino Arriola “Txirloia”, Pedro Aginaga, Felix Aginaga, Castor Arriaga, Felix Lasa eta Gregorio Santa Cruz. Estreiñakoz Arraten dantzan egin baeben be, gero beste plaza askotara juan ziran dantzan egittera.