Ekainak 10

Ekainak 10

1883. urteko junixuaren 10ian hil zan Maria Angela Aguirregomezcorta. Testamentuan 1.500 pezeta laga ebazan aurreko gerrate zibillian “voluntarios de la libertad”-ekuak izan ziranak bankete bat egin zeixen, “en pago de los servicios prestados en la última guerra civil”. Bera hill, eta hurrengo hilliaren barruan egitteko agintzen eban testamentuan. Orduan ipiñi jakon bere izena (Maria Angela kalia) oiñ eta antxiña “Errebal kalia” danari.