Ekainak 23

Ekainak 23
  • Administrazio Publikorako NBE-ren Eguna

1869. urteko junixuaren 23an republikanuak, Prancisco Pi i Margall buru ebela, Araba, Bizkaia, Gipuzkua eta Naparruaren arteko “Pacto Federal” bat firmau eben Eibarren. Aurrerantzian Espaiñia osorako izan zeikian pakto federal baten aldeko agertu ziran. Urixetako girua zan han batu ziranena; ideologixia barritz, beste lekuetako republikanuena lakotxia: hónek, uniko, Foruak kodigo demokratikotzat hartzen ebela, baiña barriztatzeko premiñiarekin. Beste partiduak honek ziran: tradizionalistak batetik, karlistak (“Jangoikua, Erregia eta Fueruak” lemadunak); eta liberalak bestetik, konserbadoriak (karlistiaguak) eta progresistak (monarkixa demokratikuaren aldekuak).