Ekainak 24

Ekainak 24

1914. urteko junixuaren 24an, San Juan egunian, Eskola Armerixiak Isasi gaiñeko lokal barrixa inaugurau eban, Julian Etxeberria direktore zala. Oindiok gordetzen diran tornu batzuk orduangotxiak diraz. Hauxe izan zan, urte askuan, Espaiñiako Eskola Armerixia eta, ajustia, prezisiño mekanikua, teorixia eta praktika batu ahal izan ebazan bakarra. Arte eta Ofizixuen Eskolen zeregiña Eskola Armerixiak hartuta eukan: Espaiñia osoko prezisiñoko mekanikia eta armerixiaren ardatza zan, estranjerukuen enbidixarik barik. Julian Etxeberriaren meritua izan zan diru gehixago emongo zenkixozan beste biharrak Eskoliagaittik lagatzia: direktore ez eze, Matematikas eta Teknologixako maixua izan zan hurrengo 25 urtian, Gerratera arte.