Uztailak 1

Uztailak 1

1912. urteko julixuaren 1eko jardunian, Pedro Goenaga konzejalak Eskola Armerixia sortzeko moziñua presentau eban. Beste danak ontzat hartu eben: bertan egunian formau zan komisiño bat biharrian hasteko. Kalian jendiak be pozik hartu eban asmua. Belgikako Liejako Eskolia hartu zan modelo lez hamengo proiektua egitteko. Gaiñera, herriko enpresarixo eta bihargiñak laguntzeko prest eguazan lehelenguetatik.

Holan Fermin Calbeton ministruak hasittako asmua, industrial eibartarrak lagunduta, ekin eta egin egiñ eben. Fermin Calbeton bera hasi zan Gobiernuan gestiñuak egitten; beragaittik etorri zan Navarro Reverter Haziendako ministrua Eibarrera, eta hurrengo urteko presupuestuan Eibarko Armerixa Eskolarako 50.000 pezetako partidia gordetzeko agindu eban.