Uztailak 2
1903. urteko julixuaren 2ko jardunian, Prudencio Lopez y Cia.-k Estaziñua eta Arragueta kalia lotzen eban kale barrixa lautu eta obretan hasteko ekan proposiziñua ontzat jo zan, eta berari emon jakon obren arduria. Aiuntamentuak bastante diru gastatzeko asmua ekan ha kalia egitten, baiña obretan diru mordua gastauta eguan ezkeriok, 1.700 pezeta bakarrik gastatzeko prest eguan. Obrak hasi egin ziran, baiña handik piskatera kontratistiak eta bihargiñak hanka egiñ eben, nora juan ete ziran arrastorik laga barik; harenak egiñ eban. Obria hartu eben kontratista barrixeri obren %10a “deposito” lez botatzia agindu jakuen. Angel Lopezek hartu eban obria, 1.721,62 pezetako presupuestuagaz: hor exkabaziño biharra be sartzen zan. Dana dala, lautzeko biharrak, eusteko hormak eta beste bihar batzuekin, 2.841 pezeta gastau ziran.