Uztailak 4

Kooperatiben Nazioarteko Eguna
Uztailak 4
  • Kooperatiben Nazioarteko Eguna

1906. urteko julixuaren 4ko jardunian Barrutia konzejalak makalik ibiltzen ziran umiendako kolonixak egitteko asmua azaldu eban, Bilboko eskolak Abadiñon eken kolonixia ikusitta. Eibarren be holakuak egittia komeniko zala agertu eban: bata Arraten, mendiko haixe garbixa hartzia komeni jakuenendako, eta beste bat Deban, itsasoko haixiaren premiñia eken umiendako. Kolonixetara ze ume juan medikuak izendauko ebezen, herriko eskoletan ebizenen artetik. Aiuntamentuaren gastua barritz, Abadiñoko kolonixia ikusitta, ez zan urtian 2.000 pezetatik gorakua izango.