Uztailak 5

Bikiniaren Munduko Eguna
Uztailak 5
  • Bikiniaren Munduko Eguna

1501. urteko julixuaren 5ian, eibartarrak alde batetik(bai Konzejua bai Parrokixako kabildua), eta Olasoko patroi elgoibartarra San Andres parrokixako harremanen, obren eta zemat abade egon ez ziralako konpontzen, eta Erregianian be oindiok ez ebelako ezebez erabagi, alderdi bixak konkordixa eskritura batera etorri ziran. Biasteri/Laguardiako eskribauaren aurrian agertu ziran batetik Juan Lopez de Ganboa, San Andres parrokixako patronua, eta bere andria Isabel de Mendoza; eta beste aldetik Pedro de Urquizu batxillerra, kabildo sekularraren eta elixako kabilduaren izenian. Laguardian egin zan hori eskrituriori, eta honetan eguazan parte bixak konforme:

  1. Parrokixan batutako hamarren eta errentetatik, patronuari eta bere hurrengueri, betiko, urtero ehun dukado emotia (37.500 marabedi).
  2. Horko dirutik patronuak klerigo edo elixagizoneri tokatzen jakuen dirua pagatzia.
  3. Parrokixan beste benefiziodun abade bi ipintzia; holan, sei abade eguazen danera.
  4. Patronuak elixako mayordomueri 29.000 marabedi pagatzia.
  5. Bai kabildo sekularrak, bai kleriguak, ontzat emotia Juan Lopez de Ganboa exkomunixotik libre lagatzia, momentuko bakiaren konfirmaziñua ekenian.