Gehitu, EH-ko lesbiana, gay, transexual eta bisexualen elkartea

Gehitu, EH-ko lesbiana, gay, transexual eta bisexualen elkartea
2017, Uzt 24

Helburuak eta eskainitako zerbitzuak:
Euskal Herriko Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen Elkartea ehunka gizon-emakumez osaturik dago. Kide gehienok orientazio homosexuala dugu eta helburu bakarrak elkartzen gaitu: gay, lesbiana, bisexual eta transexualek dituzten eskubideak oso-osorik ontzat hartuak izatea, gure sexuafektibitatea garatu ahal izateko beharrezkoa baitzaigu merezi ditugun duintasunaz eta berdintasunaz gozatzea, hala nola orientazio sexualean edota nortasun transexualean oinarrituriko gizarte- eta lege-bazterketa orori amaiera ematea.
Irabazi-asmorik gabeko elkartea da, burujabea, anitza eta demokratikoa. Legez erregistraturik dago eta bai erakunde publikoekin bat beste GKE batzuekin elkarlanean ari da, goian aipaturiko helburuak lortzea xede duten programak eta jarduerak bultzatzeko. Elkarteak bi finantziazio-iturri ditu: bazkideon kuotak eta dirulaguntza publikoak.
Ekintza nagusiak:
GEHITU-k bestelako ekitaldiak ere antolatzen ditu aldian behin: ibilaldiak eta kirol ekitaldiak oro har, txangoak, asteburuko irteerak, e.a. GEHITU-k, urtean zehar, orijinaltasuna eta dibertsitatea ezaugarri dituzten festak antolatzen ditu. Horrez gain, GEHITU-k bestelako jarduerak ere antolatzen ditu, esaterako: hitzaldiak, ekainaren 28ko gay pride egunari lotutako ekitaldiak, jardunaldi monografikoak, Nazioarteko Zinemaldian “Sebastian” saria ematen du, e.a.

helbidea: Zezenbide kalea 9 (Andretxea)
telefonoa: 671 15 29 95
e-maila: eibar@gehitu.org
facebook: Gehitu Elkartea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »