Helburuak eta eskainitako zerbitzuak:
Pagatxa emakume taldea 1993an sortu zen, gizarte eta kultur alorreko jarduerak antolatzeko asmoarekin. Emakumearen Mahaian parte hartzen dute. 460 bazkide dira gaur egun. Era askotako ikastaroak antolatzen dituzte:
ingelesa, eskulanak, euskal dantzak, irakurketa eta idazketa tailerrak, dantza, yoga, arnasketa,… Emakumeen Historiari buruzko zine forum-ak antolatzen dituzte, eta baita hainbat gairi ere buruzko kafe tertuliak ere sarritan. Irteera eta bisita kulturalak egiten ditu elkarteak: Mendaroko Sain Gerons txokolate fabrika, Alfa-Arte… Asteburuko bidaiak (Paris, Lisboa, Monako, Oporto, Salamanca, Sevilla…). Egun bateko bidaiak (Biarritz, Donibane Lohizune, Donostia, Bilbo, Gernika, Bakio, Salinas, Gasteiz, Santander…)
Ekintza nagusiak:
– Elkarteko zuzendaritza-taldearen batzarra, hilabete bakoitzeko lehenengo eguenean
– Bazkideen urteroko afaria.
– Bilera orokorra, urtarrilean.
Finantziazioa: Eibarko Udaleko Berdintasun saila, Kutxa, Emakunde eta bazkideen kuotak.
helbidea: Zezenbide, 9 – behea
284 postalutxa
telefonoa: 943 700828
e-maila: asociacionpagatxa@yahoo.es
harremanetarako: Dorita Egurrola (943 206735)