“Apirilaren 25a eta apirilaren 25a” (Davide Cerchi)

0    Iritzia 
ETA KITTO ETA KITTO
“Apirilaren 25a eta apirilaren 25a” (Davide Cerchi)
ETA KITTO 2021, Mai 03

Apirilaren 25a Italian jai nazionala da, 1945ean, egun horretan, bigarren mundu-gerra amaitu baitzen, eta tropa nazi faxistek, gerra gogor baten ondoren, aliatu aurreratuari edo Partigiane brigadei amore eman baitzieten. Egia esan, “Apirilak 25” hori 10 bat egunetan gertatu zen, apirilaren 21etik maiatzaren hasierara arte gutxi gorabehera, baina gero data bat ezartzeko orduan apirilaren 25a aukeratu zuten. Italiar askorentzat data hau Partigianitarrez (1943ko irailaren 8ko erregimen italiar faxistaren erorketaren ondoren Alemania naziaren okupazioari aurre egiteko jaiotako brigada hiritarrak), horien askatasun balioez, nazi faxisten sarraskien biktimez, euren sakrifizioaz eta Partigiana borrokari esker Italiako herriaren papera (bizitza?) duinagoa egin zuen gertaeraz gogoratzeko aukera bat da. Estatu bat, italiarra, gerra kolonialak egin zituena, Francoren alde gerra zibilean, Arrazei buruzko Legeak egin zituena eta Alemaniaren ondoan gerra bat borrokatu zuena hein handi batean.

Apirilaren 25ean italiar asko Apenineseko mendietara joaten dira, Partigianitarrek euren borroka erritu laiko moduko batean burutu zuten tokietan: Resistenzaren abestiak abesten dituzte, nazi faxistek egindako sarraskien lekuetan loreak eramaten dituzte; eta geratzen diren partisanak herriak omentzen ditu. Eibarren bizi nintzela, beste apirilaren 25 bat ezagutu nuen, 1937koa. Egun horretan, Francoren aliatu zen Italiako hegazkinek Eibar suntsitu zuten, errepublikanoen balioetan sinestearen errudun, eta inolako iskanbilarik gabe eraso zioten defentsarik gabeko populazio zibilari.

1937ko apirilaren 25eko gertaerak 1945ekoak baino lotsa handiagoa eragiten dit: ezer ez diren arren, halako basakeriaren biktima zibilak omentzeko eta otoitz egiteko eskaini nahi ditut lerro hauek.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »