“Arretaren boterea” (Eva Perez de Albeniz)

0    Iritzia 
ETA KITTO ETA KITTO
“Arretaren boterea” (Eva Perez de Albeniz)
ETA KITTO 2017, Eka 05

Galdera batekin hasiko naiz: Zenbat arku dauzka Eibarko Udaletxeak? Ziur nago gehienak ez zaretela gai galdera honi erantzun zuzena emateko. Ez da izango ez zaretelako Untzagatik mila aldiz pasatu, ezta Udaletxeari ez diozutelako begiratu ere. Zuen begiek arku guzti hoiek ikusi dituzte bai, zergaitik orduan ezin dugu zenbaki zehatza gogoratu? Arretarik jarri ez dugulako.
Arreta tresna boteretsua da, zerbaitek gure burmuinean lekua hartu nahi badu atentzioa bertara zuzendu behar dugu lehenago. Arreta eskeintzen diozun hori besterik ez dago.
Telefono mugikorrek gure arreta lortzeko eta lotzeko hainbat trikimailu dauzkate: mezu bat sartzen zaigunean soinua, twiterreko sarrerentzat argia, facebookeko jaki├▒arazpenentzat bibrazioa… eta guzti hauek gure arreta kateatzen dute.
Eta gure atentzioa bertara zuzentzen badugu ez dugu beste ezertara zuzentzen, fundamentuz ez behintzat, ze gauza bi edo hiruren artean banatzen duguenean ez baitu ondo lan egiten.
Eta zer galtzen ari gara telefonoari kasu egiten diogun bitartean? Inguruko pertsonek esaten digutena, enarak Eibarko zerutik hegan ikustea edo munduan dauden egoera miserableez arduratzea.
Arreta orduan negozio bihurtu da, atentzio xurgatzaileek erabakitzen dute zeri egiten diogun jaramon eta zeri ez, zer existitzen den guretako eta zer ez. Eta hori manipulazioa da. Beraz, sarean gure pribatutasuna zaintzen dugun bezela aldarrikatu dezagun baita arreta guk nahi dugun lekura bideratzea, eskubide bezela eta arma sozial bezela.
Hurrengoan Untzagatik pasatzen zaretenean arreta udaletxeari eta ez mugikorrari mesedez.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »