Araceli Guerrero
Araceli Guerrero

"Eguneroko bizipoza"

2020/02/11
Azkenaldi honetan gizakiaren zoriontasunaren kontrako teoriak entzuten ari gara, batez ere, gizakia ez dagoela prestatuta zoriontsu izateko, ameskeria bat dela eta zoriontasunaren bila bagaude gure motibazioa zapuztuko dela eta kontrako ondorioa lortuko dugula iragartzen dute.

Beharbada zoriontasun hitza handia gelditzen zaigu ez badaukagu helburua lortzeko plan bat. Gure azken mugara ailegatzeko, bizipoz txikiak bilatu behar ditugu egunerokotasunean, horretarako aktiboak izan behar gara, erantzun bat lortu nahi badugu gure esfortzuak eta ekintzak bideratu egin behar ditugu erantzun hori edukitzeko; zoria ez da agertzen aurretiko lan bat ez baldin badago.

Hori dela eta gure hurrengo bizipozak pentsatu eta planifikatu egin behar ditugu; zer egingo dugun helburua lortzeko eta zenbat denbora beharko dugun. Eta gero, noski, ekin lanari!

Gure bizitzako esparru guztietan erabili dezakegun estrategia da hau, adibidez, langabezian gaudenean zoriontasun hitzak esanahia galtzen du, irtenbiderik ez dugu ikusten eta poza zer den askotan ahaztu egiten dugu. Eguneroko bizipozak bilatzea ezinbestekoa bihurtzen da une hauetan; gustatzen zaizkigun ekintzak planifikatzea eta egitea, helburu txikiak eta errealistak edukitzea eta mugara iristea. Lana aurkitzen dugun bitartean motibazioari eustea ezinbestekoa da.

Estrategia hau da niretzako zoriontasunaren giltza ematen diguna eta, ondorioz, bizitza alai eta baikorra edukitzera laguntzen gaituena.