“Eibar `Hiri Guztiz Eredugarria´ izendatu zuten 1931n” (Eva Alberdi)

0    Iritzia 
ETA KITTO ETA KITTO
“Eibar `Hiri Guztiz Eredugarria´ izendatu zuten 1931n” (Eva Alberdi)
ETA KITTO 2021, Api 26

Egun hauetan, II. Errepublikaren aldarrikapenaren 90. urteurrenaren ospakizunekin bat egiteko, Udal liburutegian interesgunea jartzea pentsatu dugu.

Gure funtsen artean bila nenbilela, artikulu bitxi batekin topo egin nuen, Mundo Gráfico aldizkarian 1931ko maiatzaren 13ko 1019. alean argitaratu zutena, hain zuzen ere “A Eibar se le concede el título de Ciudad Muy Ejemplar”.

Bertan esaten denez, Eibarko hiribilduari “Hiri Guztiz Eredugarria” titulua eman zion Errepublikako behin-behineko gobernuak, Espainiako lurraldean erregimen berria aldarrikatzen lehena izan zelako. Indalecio Prieto Ogasun ministroak, Marcelino Domingo Instrukzio Publikoko ministroarekin batera, udaletxeko balkoitik irakurri zuen dekretua. Ekitaldian, herriko autoritate guztiak eta biztanleak bete-betean egon ziren.

Aurrerago artikuluak dioenez, Bilbon ospatutako Askatasunaren Jaia zela eta, 1870ean bizirik atera zen pertsona batek, eibartar talde handi batekin batera, bandera bat eraman zuen Eibartik, Virginia Astigarraga, Micaela Alberdi, Marcela Treviño eta Prudencia Acha andreek eta une hartan hilda zeuden beste batzuek brodatutakoa.

Gipuzkoako Artxibo Orokorrean gordetzen den Indalecio Ojanguren bildumako argazkian hauxe irakurri ahal dugu: Unamuno, Prieto, Queipo de Llano eta Alejandro Telleria alkatea (Alkate Txikixa) Eibarri ohorezko titulua eman zioten egunekoa.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »