“Koronabirusa eta bakardadea” (Asier Azkue)

0    Iritzia 
ETA KITTO ETA KITTO
“Koronabirusa eta bakardadea” (Asier Azkue)
ETA KITTO 2020, Mai 02

Napoleonek esan zuen munduak dar-dar egingo zuela Txina jaikitzen zenean. Enperadoreak asko irakurri zuen Asiako erraldoiaren botere ekonomiko, politiko eta militarraren inguruan. 200 urte geroago, Europako merkatuak Txinako produktu manufakturatuz gainezka aurkitzen ditugu. Hala ere, bertan gertatzen diren fenomeno gehienak ezezagunak egiten zaizkigu. Gutako zenbatek dakigu mende hasieran SARS birusak ia 800 txinatar hil zituela? Nik esaterako, ez nuen ezagutzen. Hain urruti gelditzen zaigu Txina…

Lerro hauek idazten ditudan bitartean 3.000.000.000 lagun baño gehiago gaude etxean konfinatuak mundu osoan. Txinatik inportaturiko Koronabirusak (Covid-19), Mendebaldeko osasun sistema guztiak kolapsatu ondoren, kilkerren antzera sartu gaitu kaioletan. Historian gutxitan gertatu den bezala, harreman sozialetara hain ohituta dagoen XXI. mendeko Homo Sapiens Sapiens-a bere buruarekin egotera behartua izan da: gure benetako amets gaiztoa…

Koronabirusa gure bizitza baldintzatzen hasi zen egun beretik bakardea bihurtu da gure buruko minik handiena. Eta normala da, noski. Eta maite ditugun pertsonak botatzen ditugu faltan. Eta hauekin disfrutatzen ditugun momentuak… Hala ere, normaltasunera bueltatzen garenean, nork baieztatuko digu harreman horiek lehen baino gehiago baloratuko ditugula?

Pertsonalki uste dut gure horretan jarraituko dugula eta egoerak ez duela aldaketarik eragingo… Edo agian datorren hilabetetik aurrera gehiago baloratuko ditugu maite ditugun pertsonekin pasatzen ditugun momentuak. Txinatarren bizitza, aldiz, aurrera doa. Ondo etorriko litzaiguke noizean behin beraiengandik zerbait ikastea. Nork daki. Ingelera munduko hizkuntza hegemoniko moduan inposatu zen bezela, agian hemendik urte batzuetra txinatarra ikasiko dute gure seme alabek.





Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »