““Sen onaren pasaportea” eskatuko balute…” (Eneko Sanchez)

0    Iritzia 
ETA KITTO ETA KITTO
““Sen onaren pasaportea” eskatuko balute…” (Eneko Sanchez)
ETA KITTO 2022, Urt 14

Inolako teoria konspiratibotan eroriko ez naizen arren, esan beharra daukat gehiegizkoa iruditzen zaidala! Nahikoa dela!

Azkenaldian, Covid ziurtagiriaren harira inposatzen ari zaizkigunak ez du parekorik. Aspaldi honetan pairatu dugun norbanakoaren askatasunen zapalkuntza handienetariko baten testigu gara. Osasunaren izenean, eta isilpeko xantaia bat dela medio, gizarte bezala onartu eta onartzen dugun eskubideen murrizketa izugarria ari gara jasaten.  Tabernariak polizia bihurtu ditugu, eta txertatu gabeak eta umeak, arrisku potentzial. Tabernak leku infekzioso, eta merkataritza-guneak elkargune paradisiako. Eztulak terrorismo isila, eta musukoak gure zaintzaile. Agintarien zehaztasun faltak gizartearen erru eta erantzukizun. Etxeko askok, ikus-entzunezkoei erreparatuta, masterra ere atera dute medikuntzan, erizaintzan zein biologian.

Ba iruditzen zait azkenaldian gauza bat ahazten ari zaigula. Gure iritzi zein erabakietan oinarri izan beharko lukeen sen ona hain zuzen ere. Arestian aipatutakoa, olatu berriak etorri ahala, geroz eta nabarmenago albora uzten dugun zerbait dela deritzot… “Sen onaren pasaportea” eskatuko balute, iruditzen zait makina bat pertsona geldituko liratekeela inora sartu ezinik…

Agian iritsi da mahai gainean beste ikuspuntu bat jartzeko garaia.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »