Itziar Sapsootham
"Agur, Vir"
2022/02/04
Zaila da, gehienetan, agur esatea. Batzuetan, gure mesede pertsonal eta mentalarentzat onuragarria da. Baina, normalean, agurrak eta horrek utzitako gabeziaren sentipena ez dugu bizi nahi izaten: urruntzen diren lagunen agurrak, haserreek motibatutakoak, apurketa sentimentalenak... eta heriotza. Betirako despedidak.
Ez gara prest egoten gertuko jendearen galerari aurre egiteko, eta uste dut lagunen kasuan denean are eta gutxiago prestatuak gaudela. Badakigu noizbait gurasoak, aiton-amonak, izeba-osabak… joan egingo direla, baina lagunak… Gurekin daude egunerokotasunean, gure adin antzekoa dute, lagunarteko planak partekatzen ditugu, poteoak, barreak eta negarrak, afariak soziedadean. Inoiz ez gaude prest utziko diguten hutsuneari aurre egiteko eta bere gertukoenei utzi dietena ikusteko.
Hamar urtetan, bi lagun joan zaizkit. Azkena orain. Tarte hau aprobetxatu nahiko nuke oso momentu txar batean nirekin hain eskuzabal portatu zen laguna agurtzeko. Ez ginen betidanik ezagutzen eta kasualitatez iritsi ginen lagun izatera, poteo eta juergetarako sortu genuen kuadrilla 2.0-aren parte ginelako biak. Beti zegoen hor, irribarretsu, kuriosa, eder eta glamourosa. Atzo lagun batek esaten zuen erreferente bat izan zela beretzat. Sentipena konpartitzen dut. Askotan pentsatzen nuen zein indartsua zen, zein independientea eta aldi berean zein maitakorra. Inoiz ere bere esentzia galdu gabe eta beti ere bizitzaz gozatzen. Baita bere bizitzako azkeneko momentuetan ere.
Bere legatua utzi digu: bizi, bizi eta bizi. Eta hori egingo dugu, berarekin konpartitzen genituen pintxobottle-etatik hasiz. Milesker eman eta utzi diguzun guztiagatik. Maite zaitugu, Vir.