Iñaki Zubillaga
Iñaki Zubillaga

"Angela eta Iman"

2017/03/14
Mary Angela Barnett Zipren jaio zen. Bere aitaren bizibidea zela-eta, leku askotan bizi izan zen. 60. hamarkadako amaieran Londresen zebilen disketxeko munduan lanean. Sasoi horretan industria berria hasi zen agertzen musika inguruan: diskoak, kontzertuak, erropak,... Mary Angela “Angiek” Mercury disketxean lan egiten zuen, merkadoteknia sailean.
David Robert Jonesek, bestalde, disco bat zeukan David Bowie izenarekin eta beste bi disko rock talde batzuekin. 1969ko uztailean “Space oddity” diskoa plazaratu zuen, ikaragarrizko arrakastarekin; eta hortik aurrera, bere talentuarekin eta Angelaren aholkuekin, hasi zen David Bowieren mitoa. Ile koloretsuak, arropa lotsagabea, kontzertu-antzerkiak, alkohola, drogak,...
Angela eta David handik gutxira ezkondu ziren eta Duncan Zowie jaio zen. “Golden years” abestian kontatzen du Bowiek zelakoa zen sasoi hartan zuten bizimodua. Hamar urtetan musika-lan biribilak irten ziren: psikodelia, hard, ambient,...
Somalian jaiotako Iman Mohamed Abdulmajid ere hortik zehar ibili zen bere aitaren lanpostuaren arabera. Unibertsitateko ikaslea, modeloa, enpresa-sortzaile,... Bowiek Tin Machine proiektuan zegoenean ezagutu zuen: rock indartsua eta hitz sakonekin ziharduen orduan. 90. hamarkadan ezkondu ziren, eta geroago jaio zen Alexandria Zahra. Etapa horretan David Bowiek ez zituen atera disko berezirik, eta bizitza lasaiagoari heldu zion. Familia, zinema,... eta sariak jaso. Urtebete pasa da hil zenetik. Bi emakume berezi artista aparta batentzako.

David Bowie David Bowie

Iman Iman

Mary Angela Barnett Mary Angela Barnett