Olatz Etxeberria
Olatz Etxeberria

"Arkitektura eta klima"

2016/07/22
Oporrak gainean ditugu. Seguru aski nonbaitera joateko asmoa izango duela batek baino gehiagok. Horrek, kultura, gizarte, paisaia eta arkitektura ezberdinak ezagutzeko aukera ematen digu, aniztasun horrek aberastu ez ezik, pertsona hobeak ere egiten gaitu. Baina beste gauza batez hitz egin nahi dizuet: Zoazten tokiko eraikinetan erreparatzeko eskatu nahi dizuet, ikusiko duzue zelan arkitekturak klimarekin harreman itxia duen. Mediterraneo isuri aldean eraikinak zuriz margotzen dituzte beroari aurre egiteko. Kolore beltzek beroa gehiago hartzen dute argiek baino. Gurean, berriz, nahiago ditugu harriz jantzitako eraikinak kareaz zuriztatuak baino, horrela hezetasunari hobeto egiten baitiogu aurre. Eta zer esanik ez teilatuei buruz: Asko atsegin ditugu teilatu lauak baina gurean euriari aurre egin behar diogu eta bi edo lau isurkiko teilatuak behar ditugu, hegal batekin bukatuta fatxada babes dezan. Erabiltzen diren materialak ere bertakoan izan behar dira, horrela klimari eta lekuari arinago egokitzen direlako, Galizian granitoa erabiltzen dute non nahi, gurean berriz Markinako marmol beltza edo Afrikako sabanan egurra eta lastoa. Hirigintzak ere klimari aurre egiteko trikimailuak garatu ditu, kale estuak itzala lortzeko eta tenperatura murrizteko edo estalitako plazak bertan asteroko merkatua egiteko nahiz eta euria egin. Esango didazue bueltan ze motatako arkitekturak topatu dituzue. Ongi pasa uda.