Olatz Etxeberria
Olatz Etxeberria

"Balkoi baten ipuina"

2020/07/17
Bazen behin hirugarren solairuko balkoi bat aspertuta bizi zena. Etxearen jabeak gutxitan irteten ziren bertara, arnastera bakarrik bazen ere. Balkoiak ez zuen erabilerarik, eta ez zitzaion buruan sartzen zergatik diseinatu eta eraiki zuten erabiltzeko ez bazen.

Denbora pasa zen eta itxuraz aldatu zuten, etxe barrura gehitu beharreko azalera zela otu zitzaion jabeari eta, obrak egin ostean, sala barruan aurkitu zuen bere burua.

Balkoiak ez zekien zer pentsatu; orain, familiaren parte garrantzitsua zela ikusten zuen. Egunero testigu zen bertan gertatzen ziren poztasun eta haserreez, telebista ikusten zuen, musika entzun eta gabonetako bazkarien erdian zegoen. Pozik zegoen, baina bere bizi-erabileraren helburua erabat aldatu zion jabeak eta askotan galduta sentitzen zen, bere jatorrizko helburua aldatu ziotenetik ez zekien zer egitera etorri zer eraikinera.

Baina, bat-batean, familia osoak etxean bizi, ikasi eta lan egiteari ekin zion, zirudienez ezin zuten kalera irten denboraldi batean. Lehenengo astea pasa zuten, baina ondorengo asteetan haizea behar zutela ikusi zuten. Kaleko beste biztanleak eta bizilagunak euren balkoietan ikusten zituzten irakurtzen, umeak jolasean edo landareak ureztatzen, eta eurek ezin zuten. Balkoietan kalera irteteko bide bat aurkitu zuten, eta eurek ezin zuten berdina egin egun batean ixtea erabaki zutelako. Damututa zeuden eta etxez aldatzea adostu zuten, balkoia zuen beste etxe batengatik. Denak pozik, itxitako balkoia izan ezik.

Gure laguna, balkoia, berriz, triste, eta bizitzak zentzurik ez zuela sentitu zuen, berriz ere balkoia izateko irrikitan zegoelarik. Jabeek ez zuten maite, ez zuten egongela handiago bat nahi, balkoia baizik.

BALKOIAK ITXI, GEHITU, BERRIZ ITXI… ETA NOIZ BOTA BEHERA??? Ea zer gertatzen den Eusko Jaurlaritzaren araudi berriarekin. Jarraituko dugu beste batean.