Olatz Etxeberria
"Arkitekturak mina hartu du"
2016/11/04
Urriaren hasieran Murtziako arkitekto adituen elkargoko presidentea gonbidatu nuen Donostiako Arkitektoen egoitzara larrialdi egoeretan kontuan izan behar diren esku-hartzeei buruz hitz egitera. Arkitekto perituak, adituak garen ikuspuntutik argi ditugu zeintzuk izan behar diren egoera horietan hartu beharreko erabakiak. Denok dugu buruan lurrikara batek atzean lagatzen duen suntsiketa zelakoa den. Lorkako lurrikarak 9 hildako laga zituen, guztiak eraikinetatik jausitako pusketak zapalduta. Bazenekiten egoera horietan hobe dela eraikin barruan ate baten azpian errefuxiatzea kalera irtetea baino? Bitxia ezta? Bada… informazioa falta zaigu, ez duzue pentsatzen? Tamalez astebukaera honetan Italiako lurrak (argazkietan) berriz ere dantza egin du eta horrekin batera txikizioa albiste da. Eskerrak hildakorik ez den izan, baina arkitektoa naizen aldetik, eraikin eta hirietan duen eragina demasekoa izan da, eta zer esanik ez ondare arkitektonikoan. Dolu astea arkitektura zaletuentzat eta giza oroimenarentzat.