Nagore Fernandez
"Bakailaoa saltzetik negozio berrira"
2016/06/10
Bere izaera ekintzaileaz harrotzen den herria da gurea. Denok dakigu historikoki zein ausartak izan diren eibartarrak lantegiak sortu, handitu edo produkzioa berrantolatzeko orduan. Baina gaur egun ere horrela da? Ba bai, dudarik gabe.
Inguruko arkitektoek ondo dakigu zenbat jendek duen ideia berriak kaleratzeko grina. Izan ere, negozioa ireki nahi denean egin beharreko gauzen artean, lantoki fisiko bati lotuta doanean behintzat, hori legeztatzea da; obrarik behar ez badu ere, derrigorrezkoa baita bertan hasiko den jardueraren berri ematea, teknikari baten sinadurapean. Mota eta konplexutasun desberdinetako baimenak daude; baina, edozein kasutan, lokalak araudia betetzen duela egiaztatu behar da.
Horrela ba, ekintzaile eta arkitekto naizen aldetik, gomendio batzuk eman nahi nituzke: ideia garatzeko laguntza bila zabiltzan bezala, negozioa non kokatu erabakitzen duzunean ere, jarri teknikari batekin harremanetan beharrezko baimenak bideratzeko. Egon adi eta erabili zure eskura dauden baliabide guztiak: administrazioen dirulaguntzak, enpresa ideien lehiaketak, ekintzaile elkarteek antolatutako topaketak... Eta animoari eutsi, noski!
Izan ere, egia da askotan negozio bat irekitzeak beste bat ixtea izan duela aurretik, baina nik berpizkunde bezala ulertu nahi izaten dut: txukundu egiten ditugu lokalak, eraldatu, eta bizi berria eman. Eta horrek, herriari berari ere, martxa ematen dio! Jakingo bazenute zenbatek begiratzen duten alde batera eta bestera gure eskaparate aurrean... Bakailaoa saltzen zuen dendan arkitektura bulegoa orain, aizu!