Iñaki Zubillaga
Iñaki Zubillaga

"Eganzaleak eta Pub Scorpioren 30. urteurrena"

2016/09/23
1978an, Oñatira joan nintzenean goi mailako ikasketak hastera, topatu nuen fenomeno ezezaguna: Eganzaleak. Astero komentatzen zen gelan non zeuden berbenak, eta Egan-ek non jotzen zuen… Eta hori bai erromesaldi asteburuero!!! Eta ze arraio eskaintzen zuten musikari horiek?
1970an lau lagun eraiki zuten proiektu berri bat: jai giroa eramateko herriz herri musitaren bidez… euskeraz (???). Garai horretan nobedadea.
Experientzia horretatik Xabier Saldias Orbegozo nabarmentzen zan, ‘showman’ bat. Denborarekin berak eutsi dio proiektuari laguntzaile batzuekin. Datorren hilean tokatzen zaio jubilatzea, hori da bere asmoa. Baina eskaerak ez dira falta taldea eszenatokietan segitzeko.Beatles, John Dever, Queen… eta beste horrenbeste taldeetatik euskeratu zituzten abestiak. Emaitza musikalak aparte beraiek izan ziren pioneroak. Bisitatu bere weborria egantaldea.com eta entzun abestiak.
Gaur dauzkagun musika aukerak hazi hauetatik irten dira.

Pub Scorpio (Ermua)
Bestaldetik bihar larunbatan ospatzen da Pub Scorpioko 30. urteurrena. Rioja familiako taberna urtian zehar bihurtu da Ermua eta inguruko ‘Metal’ leku nabarmena.
Jesus eta Juncalek hasitako proiektua Annur, Asier eta Josuk mantentzen dute, ‘heavy metal’ko inspirazioarekin.
Bihar, egun guztian kriston giroa egongo da Scorpioko patioan: opariak, zozketak, Eibar eta Errealaren arteko partidua ikusteko aukera,…
Iluntzean Ermuko rock taldeen bitartez metal abesti klasikoak entzuteko aukera izango da.
Hortik aurrera…