Olatz Etxeberria
Olatz Etxeberria

"Eraikinen Ikuskapen Teknikoa"

2016/03/11
Aurreko astean Eraikinen Ikuskapen Teknikoari buruzko hitzaldia izan zen Portalean Arkitektoen Elkargokoen eskutik. Bertan izandakoek jakinmina erakutsi zuten eta amaitzerakoan galdera ugari egin zituzten. Harrituta gelditu nintzen entzuleek izan zuten arreta mailarekin, baita eskatzen zuten azalpen gehiagoren nahiagatik ere. Horrek argi erakutsi zidan gai honi buruz idatzi behar nuela eibartar biztanleriaren jakin nahia asetzeko.
Hitzaldiaren harira eta laburpen gisa esan dezakegu EITa edo ITEa, gazteleraz esanda, 50 urte baino gehiago duten eraikinentzat derrigorrezkoa dela eta baita berreraikitzeko diru laguntzak eskatu behar dituzte beste eraikin guztientzat ere.
Aditua naizen aldetik bizilagun guztiak animatzen ditut diru laguntzak eskatzera eraikinak konpondu edota hobetzeko. Horretarako egokiena teknikari aditu batengana jotzea izango litzateke. Eta zer behar du eraikin batek diru laguntza horiek eskuratzeko? Bada, EITa eginda izatea.  Gaur egun Eibarren egiten diren fatxada konponketa gehienek diru laguntza horiekin egindakoak dira eta horretarako eraikinaren isolamenduaren indartzea eta irisgarritasun baldintzen hobetzea lortu behar da. Baina beste abantaila batzuk dakarzkie ere bizilagunei: konfort termikoaren hobetzea eta kalefakzioan diru gutxiago xahutzea.