Izaro Apraiz
"Euskarazkena"
2018/09/20
Kurtso berriari gehienok iraila hasieran ekin genion arren, denok dakigu eibartarrontzat uda Arrate egunaren ondorengo egunean amaitzen dela. Erronka berriak planteatzeko momentua: kirola egin, udan hartutako kiloak gainetik kendu, erretzeari utzi…urteko inflexio puntuetako bat dugu hau. Eguna laburtzen zaigu, zerua tristetu eta bizitza grisago ikusten dugu. Horrela da, onartu dezagun.
Aurten ordea, udaberritik dator urte hau berezia izango den susmoa. Koloretako tantoek ordezkatu zituzten udaberriko loreak, eta udazkenean ere zuhaitzetatik hostoak erori beharrean koloretako tanto berak eroriko direla dirudi. Euskaraldia dator udazkeneko egun grisak kolorez betetzera, ahoak bizi-bizi jartzera, belarriak prestatzera eta bihotzak gozatzera.
Euskaldun irmoa bazara, Euskara ulertu baina hitz egiteko zailtasunak badituzu edo nahiz eta euskera jakin ez, inguru euskaldunetan gustora sentitzen bazara, baduzu zure txokoa hamaika egunetan zehar aurrera eramango den abentura polit honetan. Izan ere Euskaraldia hori da, denon artean eta bakoitzak hartu nahi duen konpromezu maila hartuta, elkarrekin egingo dugun ariketa eder bat. Euskerak baduelako bere lekua gure bizitzan, Euskera badagoelako gure ahoetan, gure belarrietan eta garrantzitsuena dena, gure bihotzetan.
Egunotan egiten ari zaren hausnarketan, agendan egiten ari zaren planifikazioan, koloreztatu Azaroaren hogeita hirutik Abenduaren hirura doazen hamaika egunak, aurten udazkena Euskarazkena delako!