Nagore Fernandez
"Euskitektura"
2018/11/28
Edozein egun da aproposa euskararen alde egiteko. Baita tokian-tokiko ohiturei eusteko edota galtzear daudenak gogoratzeko. Baina Euskaraldia aitzakia bereziki ona iruditu zait eta beraz hemen nator oraingoan, arkitekturari lotutako berba edo usadio eibartar batzuk elkarbanatzera.
Gehienek ezagutuko duzue peora edo pegora hitza, udaletxeko herritarrentzako arreta zerbitzuagatik bakarrik bada ere. Baina zenbatek erabiltzen dugu egunerokotasunean, etxeko portalari buruz zerbait diogunean? Askoz gutxiagok, ziurrenik.
Etxegiña etxeak eraikitzen dituena dela esanez gero, ez gara harrituko beharbada, baina hau ere ez dut ba sarritan entzun... Eta Erregetxia hitza topatu dudanean, jauregi edo gaztelu bat izango zelakoan, Casa Real (de la Fábrica de Armas) irakurtzeaz harritu naizela onartu behar!
Gehien gustatu zaidana, ordea, teillatu-afari izan da: Teillatua amaitzian bihargiñak egitten daben afarixa. Ixuatik haratago, Aginaga aldean eta Bizkaian montxor izenez ezagunagoa, antza denez. "Auzolanian! Kobrau ezebez! Atzenian, teillatua amaitzen zanian, afari bat! Afari ona: ardaua, ta kafia, ta kopia, ta... piskat gustatzen jakona txispau, ta etxera!". Ederra ideia, ederra hitza eta hizkera bera, ez didazue ukatuko.
Horrela ba, egunotan euskara erabiltzeko hartutako konpromisoari gehitu nahi nioke urteekin galzorian dauden hitz horien berpizte saiakera; ea gaurtik aurrera, lanean, gehiago erabiltzen ditudan.
Kokatu ditzagun beraz beharri eta kantoi-harrixak ganoraz, baita ere tenteko, ginbela, goixaga eta kuartoi guztiak, eraikin dotore eta mardulak jasotzeaz gain, gure hizkuntza ere sendotu dadin... Eta upartiñuak egiten duenaren antzera, zabaldu dadila emaria etxe batera eta bestera.
Esker onez eta gehiago jakin nahi duenarentzat: www.eibarko-euskara.eus/hiztegia