Eva Perez de Albeniz
"Untzagako afera"
2016/11/11
Ostirala, arratsaldeko 5tak. Untzagako harmailetan jarrita nago. Umeak eskola bukatu eta lagunekin jolasean dabiltza, harrapaketan batzuk, kromoekin besteak, patinetean eta futbolean hainbat. Untzagako jubiletxeko sarrera diseñatu zuenak bi porteria bikain eraiki zituen, justu justu sarrerako atean biak. Eta umeak sena garbia dutenez, porteria hoietaz jabetzen dira eta beraien partiduak han oinarritzen dituzte. Egia da kartel eder bat jarri dutela han bertan “futbolean jolastea debekatuta” esaten duena baina... naturari hesiak jartzea ezinezkoa da eta zuria eta botilan... esnea.
Ordu horretan bertan Untzagako jubiletxeko koruak ensegua dauka eta poliki poliki abeslariak hitzordura hurbiltzen dira. 70, 75, 85, 85 urteko abeslariak. Batzuk tente tente doaz eta beste batzuk lagun baten besotik edo makulua lagun dutela. Oreka eta estabilitatea soberan ez daukate askok.
Unaik gola sartzeko aukera bikaina dauka, antxitxiketan hurbildu da porteriara eta... ostikada indartsua eman dio baloiari... justu Elena langa azpitik pasatzen den momentua da... eta baloia belarri ondotik pasatzen zaio, haren ziztua entzun du belarri gogor samarra euki arren. Ufff eskerrak, albotik pasa zaio baloia baina ez da ezer gertatu!
Hau da Untzagako arratsalderoko afera. Belaunaldi arteko harremanak hainbeste saldu nahi dizkiguten sasoi honetan hemen daukagu aukera bikaina gaia era naturalean lantzeko. Jubiletxea ezin da lekuz mugitu, futbol partiduak debekatzea ez da aukera bat. Zer egin ba? Neri ideia bakarra okurritu zait, reglamentuzko baloi zakar horien ordez pitxigomazko baloiak erabiltzea. Jarri zuen sormena dantzan eta bota ideiak, ea denon artean belaunaldiak hurbiltzen ditugun.