Enrike Zuazua
"Ez dago hitzik"
2016/09/23
Batzuetan ez dago sentimenduen neurriko hitzik. Bizitzaren goitik-beherakoak, batzuetan, gertakari bortitz bihurtzen dira. Eta, guztien artean, errebolta aldats gorena norberaren haurrei azken agurra ematea da. Emakume eta gizonezkoak ez gaude horretarako prestatuta. Eta suertatzen denean ez dago hitzik. Maider joan zaigu eta den denok mutu geratu gara, zer esan jakin gabe, eztarria siku. Ez dago hitzik, ez; eta kontsolamendurik ere ez. Bakoitzaren esperientzia pertsonalak ez digu erakusten bizitzaren pasadizo hori nola igaro.
Ez dago bakardadean ez hitzik eta ez indarrik. Denok elkartu behar beraz ospakizun honetan, denen artean indarrak batuz, azken hitz horiek esateko gai izan gaitezen, letraz letra. Herri gisa ondo dakigu guzti hori alferrik ez dela. Nazio iraunkor guztiek, handiek eta txikiek, Maider bezalako heroiak, eredu gazteak behar dituzte. Horrek ez du senide eta lagunen mina arintzen, baina esperantza pizten du. Gazterik, gazteegi joan zaigu Maider, baina, bidea erakutsi digu hemen geratu garenoi. Berak hasitakoa geuri eta gugandik sortuko direnei eta gurekin trebatuko direnei dagokigu, dagokie burutzea. Nazio guztiek behar dute ohorezko zerrenda osotzea: legezkoa da, bidezkoa. Geurean, gaur, Maiderren izena kokatu behar dugu lekurik gorenean.
Etxean txikitan edan zuen jakin-minaren egarria. Arkitekturaren bidetik jo zuen berak, bikain, sorkuntza, ikerketa eta irakaskuntzaren bideak jorratuz, modu errepika ezinean. Ez dago hitzik gaur Maiderrek diseinatu eta sorturiko eraikinak, paisaiak, hiriak, hutsik geratu baitira, isilik. Inoiz ez gara gai izango berak barnean zeramana asmatzeko, gauzatzeko. Baina beraren izenean elkarrekin jarraitzeko atxikia badugu. Herri txikitu honek, gaur, agur egin behar dio bere alaba bikainenetako bati, eta egitean hitz zaharrak gogoratzeko aukera eta beharra du. Lepoan hartuta, iturri zaharretik beti ur berria edanda, herri gisa, aurrera jarraitu beharra dugu. Isilik, ez baitago hitzik. Gaur ahul, berriz ere etorkizunean sendo eta gogor izateko. Agurrik ez joan ez denarentzat, Maiderren eredua, adibidea gurekin geratzen baita. Maider, mugaz bestaldeko lagun berria... Berak piztutako argi dirdiratsuak herri galdu honi bidea erakutsi diezaiola. Ez dago hitzik.
oharra: Maider Elixabete Uriarte Idiazabali lankidearen azken agurrean irakurritako hitzak (2016/VIII/26)