Malen Illarramendi
"Ezin bestela izan"
2021/04/12
Zutabe honetan zertaz jardun pentsatzen hasi nintzenean argi nuen koronabirusarekin zerukusirik ez duen zerbaiti buruz idatzi behar nuela. Gogaituta gaude pandemiarekin: txertoak direla eta ez direla, Aste Santuko oporretan erkidegotik irten ezina, kutsatu-kopuruak, intzidentzia-tasa, konfinatu beharrak, maskara uneoro… Nazkatuta, esan bezala. Beraz, besterik aurkitu behar nuen lerro hauek betetzeko. Bost minutu, hamar, hamabost. Ezin koronabirusarekin loturarik ez duen gairik aurkitu! Hogei, hogeita bost, hogeita hamar. Ezin urtebetean gure buruak akaparatu dituen gaia ez den beste zerbaitez idatzi! Amore eman eta egoera honek berak azaleratutakoaz berba egin beharra dut: birus madarikatua hain barneratuta daukagu, ezen ez baikara gai alde batera utzi eta beste zerbaitez berba egiteko, danean dago eta.
Ezin buelta erdi eman beraz akordatu barik! Oporrak datozela? Birusa dela eta ezin urrutira joan. Lagunekin atera nahi dugula? Lau baino gehiago bagaude, jai dugu, ezin elkarrekin egon. Kirola egin nahi dugula? Maskarak itota ez bada, ezin gustura aritu. Etxean bakarrik geratzea besterik ez zaigula gelditzen? Telebistak, irratiak, egunkariak zein sare sozialek etengabe gogoraraziko digute ZIUak nola dauden eta gure herriak laranja, gorri edo hori kolorea duen. Ezin ukatu: birusak inguratuta gauzka, menpean hartu eta kartzelarik gabeko presoaldian harrapatu gaitu. Ez gara lehengoak, eta zalantza egiten dut ez ote gauden hain harrapatuta, honek guztiak betiko izango diren ondorioak utziko dituela gu guztiongan. Urtebete pasatxoz, zeharo aldatu zaigu bizimodua, ingurukoak joan zaizkigu, kalamidadeak bata besteaten atzetik etorri dira, kontrol-neurriak ikasi orduko berriak ezarri dizkigute… Eta horrek guztiak burua bete digu, ase sentsazioa mugarik gabekoa bihurtzeraino. Ez dezagun utzi birusak esparru guztiak lapur diezazkigun. Gorde dezagun tokitxo bat lehengoak izaten jarraitzeko, pentsamenduz besterik ez bada ere.