Eva Perez de Albeniz
"Galtzerdiei buelta eman"
2016/04/15
Lagun batek kontatu dit ikastaro bat egiten ari dela “emakumearen lidergotza unibertsitatearen esparruan” sustatzea helburutzat duena. Ikastaro horretan ikasi duten lehenengo gauza zera da: talde baten buru izateko, aurretik norbere buruaren liderra izan behar dela.
Bide horretan honako ariketa hau proposatu zieten: idatzi paper batean zuk dauzkazun zortzi gaitasun. Eta nire lagunak ekin zion lanari: nigan konfiantza handia dut, kementsua naiz, beti laguntzeko prest, zorrotza, entzuten dakidana, langilea, antolatzaile bikaina eta disziplinatua. Bufff! kostata, baina zortzira heldu zen.
Eta orduan irakasleak: “Orain beste zortzi behar ditut”. Ea ba, hasi pentsatzen eta... konprometitua, jendearen aurrean hitz egiteko ez daukat arazorik, sukaldari ona... eta hortik aurrera ezin aurkitu gaitasunik, are gehiago, bere burura ahulezien zerrenda agertzen hasi zen eta, hor bai, zortzi baino gehiago etorri zitzaizkion ti-ta batean. Orduan, eskua altxatu eta irakasleari adierazi zion gertatutakoa eta harek: “Ea ba, aukeratu ahulezia bat eta emaiozu buelta”.
Emaiozu buelta, galtzerdiekin egiten dugun bezala, eskua barruraino sartu eta zast! Buelta eman. “Oso erraz hunkitzen naiz”. Ah! Orduan besteen sentimenduak ulertzeko gai zara, enpatia handikoa. Eta beste batek: “Ni oso hotza naiz”. “Horrek egoera latzak kudeatzeko erreztasuna emango dizu”. “Ba ni oso urduria naiz”. “Aprobetxatu urduritasunak ematen dizun indarra gauzak aurrera ateratzeko”...
Gaur gauean, galtzerdiak kentzen dituzuenean, eskua barruraino sartu eta buelta eman!