Uxue Gisasola
Uxue Gisasola

Gazte Topagune Sozialista

2026/10/01

 

Ingurura begiratu besterik ez dago gauzak nola dauden ikusteko. Etxegabetzeak, erailketa matxistak, poliziaren bortizkeria eta inpunitatea, faxismoaren gorakada… Eta, zoritxarrez, ez hori bakarrik: horri guztiari aurre egiteagatik, isunak, kriminalizazioa eta zigorrak. 

Lehengoan, kaletik oinez nindoala, “Dagoena onartu ala borrokara batu” zioen margoketa bat ikusi nuen. Ondoan, urriaren 9tik 12ra Elizondon ospatuko den Gazte Topagune Sozialistara joateko deia egiten zuen. Esperantzarako eta borrokarako dei bat iruditu zitzaidan. 

Badagoelako mundua ikusteko beste modu bat, eta mundu hau eraikitzeko beste modu bat ere bai. Eta, nola ez, basakeria horiei guztiei aurre egin nahi dien gazteria borrokalaria. 

Izan dadila Gazte Topagune Sozialista bide honetan indarrak batzeko aukera bat: komunitatea indartzeko, eztabaidatzeko, hausnartzeko eta aisialdirako espazio bat. 

Honen inguruan gehiago jakiteko, urriaren 2an, 18:00etan, Kultun egingo dugun aurkezpenera gonbidatzen zaituztegu. 

Dagoena onartu ala borrokara batu!