Eva Perez de Albeniz
"Goazen... betiko lekura"
2017/03/03
Kolaborazio hau Coliseoan idatzi dut, Go!azen antzerkia ikusten nuen bitartean. Badakizue gure seme-alabak zoratzen dituen telesaila taularatu dutela eta antzokiak bete eta bete ari dela. Han izan naiz ni ere beste hainbat bezela, Basakabi udalekuan gaztetxoek bizitako abenturen lekuko.
Etxean ez dugu telesaila jarraitu, baina youtubeko bideoak behin eta berriz ikusi, abestu eta dantzatu ditugu. Euskal taldeen jatorrizko bertsioak ezagutu eta familian dibertitzeko aukera paregabea eskaini digu Go!azenek.
Eta honaino Go!azenen onurak. Antzezlana esaldi batean laburtu beharko banu hau esango nuke: “Ezer berririk ez zerumugan”. Ordubete eta erditan topiko bat bestearen atzetik josi dute.
Protagonistak neska mutil ederrak, praka motzetan izter mardulak erakusten eta maitasun historioa monopolizatzen. Gaiztoa oso gaizto, manga gabeko kamiseta ilunekin eta txima luzeekin. Potoloa oso jatorra, beti gosez, barregarria. Mutilen artean oilar plantak eta neskak printze urdinaren jirabiran.
Goazen esaten diote baina, joan, ez doa inora, betiko lekuan geratzen da. Eta horrela ez diegu gure seme-alabei ezberdin izateko eredurik eskaintzen ezta gauzak era ezberdin batean bizitzeko aukerarik ematen ere. PD: nireak argi dauka Gari bezela izan nahi duela, eta zuen seme-alabek, zein aukeratu dute?