Unai Artetxe
“Guay”
2018/01/15
«Guay» izan da zu ezagutzea, hamaika bizipen elkarrekin pasa izana.
“Zelan aitxitxa?” galdetu eta “guay” erantzun horrek zenbat sentimendu eta sentipen jasotzen zituen jakitea ez da erraza izan. Gauza asko daudelako hitz horren atzetik. Eta, era berean, jarrera bat bakarra dagoelako.
Beti alai, beti irrifartsu. Beti besteei txantxaren bat edo beste egiteko desiran. Bizitzaren une bakoitzarekin gozatzeko prest.
Gogoan dut txikitan kanaberak hartu eta Zumaiko itsasadarrean anaiari eta bioi arrantzan egiten erakusteko egin zenuen ahalegin bakoitza. Zure pazientzaren erdia izango banu…
Oroitzen naiz orain hilabete gutxi Iker eta Oihan zure birlobekin Otezuri alboko tabernan egindako oliba jana lasterketa. Hor egon zineten hirurok, zeinek oliba gehien azkarrago jango lehiatzen. Gure txikiak irabazi zuen, nola bestela!
Azken urteak Otezuriko egoitzan pasa dituzu, bertako mediku, erizain, laguntzaile, bolondres eta beste askorekin. Hauekin ere «guay» egon zara, primeran, eta seme-alabek, bilobek, birlobek eta bestelakoek osatzen dugun familia handiari beste hamaika senide gehitu zaizkio. Eskerrik asko zuei ere, Otezuriko familia osoari, aitxitxaren egunerokoa bikaina izaten laguntzeagatik.
Faltan botako zaitugu, aitxitxa, ez izan zalantzarik, baina bizitzari barre egin eta txantxa mordoa egingo dizkiogu, zuk nahiko zenukeen bezala. Eta, batez ere, zuk erakutsitako jarrerari helduko diogu.
«Guay» izan da zu ezagutzea, aitxitxa.