Unai Artetxe
"Maskarak"
2020/06/02
Lehen fasea. Erdia. Lehena. Bigarrena. Hirugarrena. Faseak gora eta behera, horrela igaro ditugu azken bi hilabete pasa hauek, etxeko igogailuan bageunde bezala. Kalera noiz eta nola irten adinaren arabera zehaztu digute. Ordutegi eta arau zehatzak jarri dizkigute; gehiegizkoak, batzuentzat, bete beharrekoak, besteentzat.
Zein egunetan bizi garen jakitea zaila bihurtu zaigun honetan, etxetik noiz, nola eta zertarako alde egin halabeharrez ikasi behar izan dugu. Batzuk ikasi omen dute. Beste batzuk, espero bezala, ahalegina ere ez dugu egin.
Gauza bakarrak batu gaitu gehienok. Arratsaldeko zortzietako txalo zaparradak. Horrek elkartu gaitu etxeko leiho, balkoi eta terrazatan. Denok batera hautsi dugu kaleko isiltasun apokaliptiko hori. Batzuk erizain, mediku eta gure osasuna bermatzeko lanean ari direnen alde txaloka. Besteak garbitzaileak, okinak, supermerkatuko langileak eta beste ezinbesteko langileak txaloka omentzen. Batzuk umeak ere izan ditugu gure txaloen erreferente, arratsaldeko bostak aldera-edo, derrigorrezko itxialdian erakutsi duten heldutasuna eta jarrera goraipatu asmoz.
Gizarte solidarioa izan gara. Txalo egin behar izan dugunean bizilagun guztiak elkartu eta hor izan gara, hori bai, bata bestearengandik bi metroko distantziari eutsiz. Bingo eta bestelako jolasetan ere aritu gara, bakoitza bere txanda errespetatuz; dantza ere elkarrekin egin dugu, eta gutxi batzuk ere adineko bizilagunak lagundu dituzte, erosketak egin eta etxeko atarian utziz. Seme, alaba, anai, arreba, iloba, biloba eta bestelako senideekin bideokonferentzia bidez nola aritu ere ikasi dute gure zaharrek bi hilabete hauetan.
Faseak joan eta faseak etorri, kalera irteteko baldintzak leuntzearekin batera maskara kentzeko unea iritsi zaigu gehienoi, eta solidaritateak norberekoikeriari lekua utzi dio. Bizilagunekin batera hainbeste disfrutatutako bingo saio luzeak ezer ezean geratu dira, eta dagoeneko ari gara edozein kafetegiko terrazaren bueltan beraien aurka aulki-jolasean, tokia zeinek lortuko lehian.
Kendu maskarak!