Lorea Arakistain
Lorea Arakistain

"Gure kaiola"

2017/12/21
“Ze guapa zauden. Ze guapo zauden. Zer da narratsa hemen ta zer da elegantea? Zeinek esan behar dizu oain itsusia zeala?”

Eibar narratsa dela kontatu digute klik baten truke.

“Zeinek marraztu digu koadrantea? Zein dao erotuta ta zein da kabala?”

Klik baten truke negozioa egiten duten horiek dira kabalak? Albisteak asmatu, sare sozialetan iragarri eta klik baten truke ordaintzen dutenagatik baino gehiago kobratzen dute albistea inguratzen duten bideo eta banerrak erakusteare truke.  
Clickbait esaten zaio estrategia honi. Eta, asko dira negozio-eredu honetan oinarritzen diren albiste-webguneak.  

“Gezurren saren eroitzeie makina bat, goitik datorren papila jaten”

Gezurraren sarean erori direlako zabaldu dute gainerako komunikabideek Eibar itsusia dela. Rankinek ondo funtzionatzen dutelako. Edertasun rankinek oso ondo funtzionatzen dutelako!

“Gizontasun eredu nik izan nun Action Man, zure emetasun modelo Barbie bat zan”

Edertasunaren eredua pertzepzioari, kulturari, estereotipoei, hezkuntzari lotuta dago eta subjektiboa da.

“Eredu bezela euki diteun figura patriarkalak. Pornografia izan da gure heziketa sexuala”

Bada, entzun ondo: ez daukat titi handirik eta nire herriak ez dauka itsasorik.

“Ta artaldek esan dezala Beeee”

Gure kaiola (Glaukoma)