Arantza Alvarez
"Hezkuntza afektibo-sexuala eta `gurasoen-pina'"
2020/02/05
Oraindik ere, 2020an, geletan hezkuntza afektibo-sexualaren beharra defendatzeak tristura, egonezina, urduritasuna, amorrua... eta kezka handia eragiten dit.
“Gurasoen pin”-aren ondorioz, polemika zerbitzatuta dago berriro. Zer da gurasoen pina? Gurasoen berariazko baimena eskatu behar da, ikasleek sexualitateari buruzko prestakuntza jaso dezaten.
Hala, gurasoek baimentzen badute soilik jasoko dute Aniztasunaren, Errespetuaren eta Berdintasunaren arloko prestakuntza. Imajinatzen duzue gauza bera eskatzen eboluzioaren teoria irakasteko, adibidez? Norbaitek alega lezake bere erlijio-sinesmenek beste jarrera bat defendatzen dutela eta eduki horiek seme-alabei ez emateko eskatu... Kaosa litzateke eskola-curriculumean, batetik, eta sinesmenak, bestetik, zientifikoki frogatutako benetako gertakariekin nahasiko lirateke.
Hezkuntza afektibo-sexuala ematen denean, ez da praktika sexual espliziturik irakasten, batzuek argudiatzen duten bezala (pentsatu zer pasatzen zaien burutik hori sinesteko).
Irakasten zaiena da gizakia askotarikoa dela, ez dagoela bide bakarra guztiontzat, eta errealitate guztiak errespetatu eta berdintasunez tratatu behar direla. Gero, bakoitzak egin behar duen bidea egingo du. Baina gizarte bat sortu behar da, sentitzen dugun bezala askatasunez garatzeko, eta gure alderdirik intimoenean, sexualitatean, ez ezkutatzeko eta ez ukatzeko. Eremu horretan zer garen, hori da bizitzaren gainerako arloen oinarria.
Hezkuntza afektibo-sexuala mugatuz lortzen dena da errealitate jakin batzuk baztertzeko gai diren helduak sortzea, errealitate horiek ulertzen ez dituztelako; izan ere, inork ezin izan zien azaldu gizakia askotarikoa dela eta aukera guztiak erabat naturalak direla errespetutik.
Irakurtzeko: Educación de Navarra, SKOLAE programa