Lorea Arakistain
"Mugikorren altxamendua"
2016/10/28
Mugikorren altxamenduaren biktimak nonahi ageri dira, gero eta gehiago. Altxamendu planifikatu eta antolatuak dira; bistan da biktimak ez direla ausaz aukeratu, nola ba!
Biktimek lur jota azaldu dute gertatutakoa. “Sentitzen dugu gure baimenik gabe eta guk jakin gabe, beste norbaiten zuhurtzia faltagatik, irudiek argia ikusi izana” aldarrikatu dute gogoz kontra neska bat grabatu duten eta futbolean ere jokatzen ei duten bi gaztek. “Nire baimenik gabe eta nik jakin gabe argazkiak argitaratu direla baieztatuta, barkamena eskatu eta neurri zuzentzaileak hartu ditut” kontatu du, suminduta, kalean lo dagoenaren argazkia krudelkeriaz argitaratu duen DSS European Capital of Cultureko alkateordeak.
Aizue, aski da! Ez ginen atzo jaio. Ez gaitzazue tontotzat hartu. Zuen telefono mugikorrak ez dira antolatu, ez dira txipdun ejerzitoak, ez dute plan bat eta ez datoz jendartea deuseztera. Zuek grabatu eta zabaldu dituzue irudiak. ZUEK, Enrich, Luna eta Gasco.
Zigor-kodearen arabera, urtebetetik lau arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio baimenik gabe, beste baten kalterako, izaera pertsonaleko edo familiako inoren datu erreserbatuak erabiltzen dituenari. Bi urtetik bost arteko espetxealdi-zigorra, baldin eta agerrarazitako datu zein egitateak edo hartutako irudiak gainerakoei hedatu, ezagutarazi edo lagatzen bazaizkie. Hala bedi.