Olatz Etxeberria
Olatz Etxeberria

"Neguko akatsak"

2017/02/17
Neguan gauden garai honetan adi egon behar dugu etxe barruan daukagun giroarekin. Kanpoan hotza eta barruan epeletan egon nahi dugu baina aukera honek arriskuak dakarzkio etxe barruko pareta eta sapaiei, eta zergatik diot nik hau? Etxe barruko giroa beroagoa delako kanpokoa baino eta aire horrek hezetasun gehiago eduki dezakeelako. Neguan ere gutxiago aireztatzen ditugu egongelak beroak ihes egin ez dezan. Nork ez du entzun “Itxi leihoa beroa joan ez dadin” bere amak esandako hitzak. Hezetasun horrek eta aireztapen faltak baporea paretetan isladatzeko ahalmena haunditzen du, eta, ondorioz, hezetasunak eta onddoak agertzen dira gure etxeetako paretetan eta sabaietan. Honi guztioni beste akats bat gehitu behar diogu, garbitutako erropak etxe barruan eskegitzeko ohitura. Egia da neguan gaitza izaten dela erropa kalean sikatzea baina etxe barrura sartzen dugunuen ez dugu kontuan izaten osasunean izango duen eragina: Aireztatu gabeko barne giroa oso kaltegarria da osasunarentzat, bertan bakteriak, birusak eta kaltezkoak diren beste hainbat elementu biltzen baitira. Hau saihestu beharrean gaude, goizero aireztatu, kalefakzioa komenigarria den tenperaturara egokitu eta berriz ere aireztatu eta aireztatu. Jakin beharreko beste trikimailu bat hurrengokoa da: Onddoak agertu diren paretak urarekin nahastutako lixibarekin garbitzen dira. Jarri hau guztia praktikan eta ikusiko duzuen zelan etxe osasuntsuago bat izango duzuen negu honetan.