I
"Ni, Eibar " (Ekhi Belar)
2018/10/14
Eibar izena munduko edozein txokora ailegatu da azken urteotan, baina hortik zehar badaude izen moduan Eibar duten hainbat pertsona ere. Gainera, hemen agian ez, baina euren herrialdeetan ezagunak dira eta euren ibileren berri emango dizuet artikulu-sail honetan. Ez galdu kapitulu bat ere, agian bi bakarrik izan daitezke eta.
Eibar Coa da gure lehen protagonista. Ez da Eibarkoa, Venezuelakoa da, eta pena da euskalduna ez izatea, bere izen-abizenekin hitz-jokoa eginda dagoelako. El Correok orain dela zortzi urte jaso zuenez, Coak ez daki bere izena nondik datorren, baina badaki Euskal Herrian bere izena duen hiri bat dagoela. “Lagun bat handik zebilen eta errepidean Eibar jartzen zuen seinale bat ikusi zuen. Argazkia atera eta erakutsi egin zidan”, adierazi zuen.
Coa, bere txikitasunean, handia izan zen hipikaren munduan. Venezuela txiki geratu eta gero, aurreztutako dirua hartu eta AEBra jo zuen. Han, zaldi-lasterketen gunean, goia jo zuen. 4.080 zaldi-lasterketa baino gehiago irabazi zituen ‘Zartailu kreoleak’ (El látigo criollo) eta kontu korronteari hainbat 0 gehitu zizkion, baina 2011an beltzak ikusi zituen. Urtarrilean emaztea jotzeagatik atxilotu zuten eta aste batzuk geroago kirol ibilbidea eten behar izan zuen erorketa batean C-4 ornoa hautsi eta gero. Orain dela gutxi ere ospitalean egon da, irailean Caracaseko jatetxe batean lapur bik sastatu zutelako.
Ba hori da Eibar Coa, gure herriaren izena AEBko hipodromoetatik ziztu bizian eraman zuen jockeya. Hurrengo kapituluan Argentinara joango gara kolore gorriurdinekin hainbat gol sartu zituen foballari bat ezagutzera.