Pedro Alberdi
"Noranahi eta edozertarakoa"
2020/09/07
Altua eta luzea zen. Baita zabala eta sendoa ere. XXL neurria. Hirurogeita bi urte eta aitita izan arren, gazteagoa ematen zuen, batez ere buruko ile-mataza eta frequilloagatik. Nik behin baino gehiagotan esan nion, hara seinalatuz: “Hi, Alberto, a zer alfonbra daukaan kaskoan!" Eta berak gustura egiten zuen barre. Pertsona umoretsua zen.
Gorpuzkera aita-zenarena zuen, dudarik gabe; ile-mataza eta frequilloa, ostera, ez. Hark entrada handiak zituen.
Alberto ez zen geldi egotekoa, eskuartean beti zeozer eduki behar zuena baizik. Gurera herramienta-kaxarekin etortzen zen sarritan. Gure arotz partikularra zen, gure elektrizista, gure iturgina, gure mekanikoa… Zeozer apurtuz gero, “hori Albertok konponduko du” esan eta apurtutakoa bertan behera utziko genuen, hura etorri arte. Autoarekin, berriz, zer esanik ez. Nahiz eta mila kilometrora egon, hari deitu eta segituan bilatuko zigun konponbidea. Denetik egiten zekien. Gu, haren ondoan, inutilak ginen.
Esango nuke, funtsean, haren ametsa baserritarra izatea zela, edo baserrian bizitzea, behinik behin. Izan ere, hura mendian beste bat zen. Transformatu egiten zen. Bere-berezko ingurunean zegoen, eta izugarri gozatzen zuen. Lore eta belar mota guztiak ezagutzen zituen, landareak eta zuhaitzak, hegaztiak eta abereak, baratzeko ortuariak eta soroko beharrak, urtaroen zikloak eta eguraldi aldaketak… Behin bakarrik huts egin zuen; nire aurrean, behintzat. Zuhaixka bat zen. Ukitu eta usaindu arren, ez zion antzik eman. Aligustrea zuen izena.
Mendikotzat zuen bere burua, baiki. Beharbada horregatik gustatzen zitzaizkion Oesteko pelikulak ere; hots, halako filmetan paisaia ikusgarriak agertu ohi direlako, hala nola basamortuak, errekak, basoak, eguzki-galdak, hodeiertzak, larreak, zerumugak… Eta paisaiez gainera, naturako beste hainbat elementu, hala nola piztiak, zaldiak, ganadua, lurra, hautsa, kaktusak, tximistak, trumoiak, erauntsiak…
Guztiarekin ere, haren gertu-gertukoek diotenez, haren buru-bihotzetan, ororen gainetik, Nati emaztea, Nahia alaba eta Oier ilobatxoa zeuden, eta inoiz ez zuten pozagorik ikusi, haiekin zegoenean baino.
Hitz bitan: noranahi eta edozertarakoa zen.