Ainara Riveras
"Posible zaigulako beti"
2016/04/08
Notiziak entzuten hasi eta askotan ez naiz kapaz erdira ere iristeko. Politikan akordioetara iristeko ezintasuna dela, ArcelorMittal, Panamako paperak direla. Siria eta Ekialde Hurbileko gatazka. Errefuxiatuen tragedia. Jihadismoa eta Hirugarren Mundu Gerra eta amaierarik ez dutela diruditen notizia tragikoen zerrenda luzea.
Zein mundu sortzen gabiltza eta zer egin? Horiek bat-bateko zenbait galdera. Lehenik, iruditzen zait, tragediaren, injustiziaren eta gezurraren muinera jotzea. Oso modan ez dagoen ausardia eskatzen du horrek. Kokoteraino nago, ideia eta interes ekonomiko eta politiko berekoietatik haratago, gizon-emakumeen benetazko beharrren araberako ekimen gehiago abian jartzeko akordioetara iristeko ahalmen eza.
Gaur egun gizon-emakumeen emozioen eta barne gatazken identifikazioa eta lanketa funtsezko zeregina iruditzen zait, premiazkoa, gutako bakoitzaren barruetan egosten denak kanpoan baitu isla zuzena. Inbidiak, minak, gorrotoak, egozentrismo itsuak blaitzen gaituzten bitartean, zail izango dugu oinarri sostengarriak eta sendoak izango dituen etorkizun anitza eta koloretsua sortzea, zail zaigu gure txikien erreferentzia arduratsuak bihurtzea.
Egian eta balio bateratzaile eta humanoetan heztea. Hitzez haratago, gutako bakoitzaren egunerokoan - etxean, lanean, peoran, auzoan ea.- errealitate bilakatzea. Horixe erronka. Aste honetan, CAREk Eibarren martxan ipini duen eta igandean amaituko den Errefuxiatuentzako Arropa eta Zapata Bilketa adibideetako bat. Isil, umil, mila bolondres elkarlanean. Handitasunak txikitasuna duelako bide eta posible zaigulako beti.