Eva Alberdi
Eva Alberdi

"Publikoa denaren balioa"

2016/10/21
Ume koxkorra nintzenean liburu bat irensten nuen bi edo hiru egunetan. Noizean behin, gurasoek edo amamak oparitzen zidaten libururen bat, baina haiek ez ziren nahikoa izaten nuen irakurle grina asebetetzeko.
Behin, aldamenekoak esanda Urkiko elizan “liburutegia” zegoela jakin nuen. Elizaren alboko gela batean armairu zahar bat zeukaten liburuz beteta. Hura ikusi nuenean benetako altxorra iruditu zitzaidan.
Liburu haiek maileguan hartzen nituen eta irakurri ahala aldatzen joa-ten nintzen ia guztiak irakurri arte. Orduan ez nekien udal liburutegia existitzen zenik ere.
Gaur egun Eibarko liburutegitik hartzen ditut irakurtzen ditudan liburu gehienak. Hartu, irakurri eta bueltatu, txikia nintzenean bezala. Baina badaude pertsona batzuk -eta bertan lan egiten dudalako dakit- liburua hartu eta bueltatzen ez dutenak, eta horiek “non grata” izendatzen ditugun pertsona horien artean sailkatzen ditut nik. Eskerrak ez direla ugariak izaten.
Tabernetan edo komertzioetan jartzen duten bezala, “se reserva el derecho de admisión” kartela gustatuko litzaidake ipintzea mostradorean halako pertsonek liburutegiaren onurak disfruta ez ditzaten.
Eibarko irakurle guztion mesederako izango litzateke.