Iñaki Zubillaga
"Rock’n rolla, hondartza, etabar"
2016/07/08
Festibalen garaia da. Asteburu honetan Resurrection Fest eta BBK Live, Viveiron eta Bilbon; hurrengo astean Rock Fest Bartzelonan eta FIB Benicassim-en. Nire aukera: Galiza orain eta FIB Castellonen datorren astean. Kontuan hartu bi leku horietan kostaldea dagoela goizean haizea hartzeko, eta bietan kriston kartela. Metala alde batetik: Iron Maiden, Volbeat, Madball, Gojira... eta ‘indie’ pop bestaldetik: Muse, Massive Attack, Delorean, The Chemical Brothers eta beste aukera berriagoak.
Aukera guztiak interesgarriak dira, baina markatu ditudanak nahaste erakargarriagoa daukate. Galizako proposamenak, Iron Maiden aurkeztu zuenetik, sarrera guztiak salduta ditu. Baina talde klasiko horretatik aparte, hardcore, punk eta rock berria eskaintzen dituztenak daude: Abbath, Dark Tranquility... oso gogorrak.
Asteburu honetan Bilbon pop eskaintza dago BBK Live-n: Arcade Fire, New Order, Love of Lesbian, Pixies, Slaves... Denetarik, baina aurten bilbotarren kartela ez da hain interesgarria. Gainera, oztopo handiena lekua bera da: Kobetamendi ez da holako “folloia” muntatzeko leku aproposena.
Eta hurrengo zapatuan, hor bai, Muse: talde berrien artean etorkizun luzeena ikusten zaiona. Pop jaialdian egongo dira Benicassim-en, baina euren proposamena zabalagoa da, “espazioko rock-a”. Hidrogenese, The Vaccines, The Maccabees eta Dorian, talde gazteen artean; eta baita beste klasiko bat ere, Echo & The Bunnymen. Nire aukera, zalantza barik: FIB Castello-n.
Aldi berean, Bartzelonan klasikoenetik klasikoenak izango ditugu: Iron Maiden, Twister Sister, Whitesnake, Slayer, Thin Lizzy, Blind Guardian etabar.
Gaur egun gauza guztiak egiten dira kontatzeko, konpartitzeko. Jendeak jakin dezan.... jakina! Bestela, zertarako gastatzen da hainbeste diru? Horregatik, jaialdi horietako antolatzaileek bestelako aukerak ere muntatzen dituzte: jolasak, kirolak, denborapasak... Eta, noski, produktu pila erosteko euren marka erakusteko. Ondo ibili eta txintxuak izan.