Olatz Etxeberria
Olatz Etxeberria

"Uraren bitartez isladatzerik bai?"

2016/05/13
Higiezinen merkatuak azken aldi honetan izan duen krisia dela eta, sustatzaileek aldaketak eta berrikuntzak sartu dituzte eraikitzen dituzten etxebizitzetan. Zer da bilatzen dutena horrekin? Argi dago, hobeto saltzea eta merkatuan duten lehian irabazle irtetea dela. Faktore asko daude berrikuntza horiek sartzera behartu dituztenak: Kontuan izan behar da legeak gero eta eskakizun gehiago jarri dituela eraikitzerakoan eta horrek eraikuntzaren prezioa garestitu egin duela, horren ondorioz baliabide berriak aurkitu behar dira. Beste alde batetik, denok dakigu azken aldian etxe-salmenten kopurua erabat murriztu dela, nahiz eta orain zertxobait errekuperatu. Horregatik,  tentuz ibili behar da eraikinak diseinatzerako orduan, arkitekturak, diseinuak eta etxeak dituen zerbitzuak oso garrantzitsuak dira eraikinak eroslearengan eragina izan dezan.
Horrela gauzak, gurpilak egiten dituen enpresari batek erroberak saltzea nahi duen bezala, eraikinen promotoreek ere gauza bera nahi dute, eraikitzen dituzten etxeak ahalik eta bizkorren saltzea. Eta hara non piszinak erdian agertu zaizkigu erakargarri bezala. Hori da hain zuzen ere azken aldi honetan komunikabideetan agertu den berririk nabarmenena. Nork pentsa zezakeen daukagun klimarekin horrelakorik ikusiko genuela gurean? Jada gurean ditugu teilatuan piszina txertatuak dituzten etxebizitzak. Posible da, prezio berean salmentan dauden bi etxeen artean, igerilekua duenak lehenago saltzea bestea baino. Baina ez pentsa dena hain polita denik, zenbat egunetan erabili daiteke horrelako igerileku bat gurean? 10? 15? Eta igerilekua egoera egokian edukitzeko egin behar den gastua? Nire gomendioa zein den? Tentuz jokatu eta jakin zer den erosten duzuena.