Berbalagunak Mirandaolan egon dira

Berbalagunak  Mirandaolan  egon  dira
12 Abe
10:58

Aurreko asteko martitzen eta eguenean Gurasoak Berbetan eta Ongietorri Berbetan-era egitasmoetako guraso eta horien seme-alabak Mirandaolan izan ziren, bertako Olentzerori bisita egiten. Goizean goiz Eibartik irten eta Legazpiko Erreizabal baserrira joan ziren lehenengo. Bertan dago Artzantzaren Ekomuseoa. Ardiak nola zaintzen dituzten eta artilea nola egin eta zertarako erabiltzen den bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten, eta ardi horiek emandako esnerarekin egindako gazta probatu zuten, munduko gaztarik onena omen da! Baserritik bueltan Olentzerorekin izan zuten hitzordua.  Lehenengo eta behin ikatza nola egiten den ikasi zuten, eta ondoren, “Burdintxoren” laguntzarekin, Olentzeroren bila abiatu ziren, eta baita agertu ere! Ikustekoak izan ziren umeen aurpegiak, baina baita gurasoenak ere! Ilaran txintxo-txintxo jarri eta gutunak eman zizkioten Olentzerori, argazkiak atera eta pozarren itzuli ziren etxera, abenduaren 25ean zer ekarriko zain!

olentzero-14

olentzero-1olentzero-4olentzero-7olentzero-9olentzero-10olentzero-11olentzero-3

« »