Musikaz blai agurtu du ikasturtea Berbetan egitasmoak
DJ Mitxelek musikaz bete zuen Errebal atzo arratsaldean
2026/06/12
12:57
Maider Aranberri Sarasua
Jai giroan eta musikaz blai esan dio agur ikasturteari Berbetan programak. DJ Mitxelek dantzan jarri zituen atzo arratsaldean Errebal plazara gerturatu ziren haur zein helduak. Erritmo ezagunak, bertsioak... denetik entzun zen eta nagien artean nagienak ere ezin izan zien uko egin Mitxelek jarritako doinuei.

Berbetan mintzapraktika programak eta Gurasoak Berbetan haren aldaerak horrela agurtu dute ikasturtea. Irailetik aurrera ekintza gehiagorekin itzuliko dira ...eta kitto! Euskara Elkartearen eskutik.