23 bikote lehiatuko dira zapatuan jokatuko den Berakatz Zopa Txapelketan

23 bikote lehiatuko dira zapatuan jokatuko den Berakatz Zopa Txapelketan
2016/11/18 eta kitto!
Eibarko Sare elkartearen eskutik, zapatu eguerdian, 12:00etatik aurrera, Eibarko I. Berakatz Zopa Txapelketa jokatuko da Untzagan, plazan ipini duten karpan. Antolatzaileek azaldu dutenez,  23 bikotek eman dute izena "eta giro ederrean ospatzea" espero dute. Lehiaketa Ibon Muñoa herriko presoaren egoera salatzeko #StopDispertsioa, Ibon ETXERA! kanpainaren harira egingo da. Irabazleek 150 euro eta txapel bana jasoko dituzte, bigarrengoek 100 euro eta hirugarrenek 50 euro. Behin sariak banatuta, zopak Untzagan bertan hartuko dira, herri-degustazioan.

BERAKATZ ZOPA LEHIAKETA KARTELA 50x70 DEFA