Antzerki Jardunaldien 40. edizioaren aurkezpena egin dute gaur eguerdian

0    Berriak, Kultura 
Silbia
Antzerki Jardunaldien 40. edizioaren aurkezpena egin dute gaur eguerdian
06 Ots
7:22

Gaur eguerdian aurkeztu dituzte Eibarko 40. Antzerki Jardunaldiak udaletxean, pleno aretoan. Antolatzaileen izenean berba egin duen Juan Ortegarekin batera Miguel de los Toyos alkatea, Denis Itxaso Kultura sailburua eta, alkate zela Antzerki Jardunaldien 15 edizio aurkezten izan zela eta, antolatzaileek gaurko ekitaldira gonbidatu duten Iñaki Arriola egon dira. Aurkezpen ekitaldian egitarauaren kalitatea azpimarratzearekin batera, hori antolatzeko boluntario jarduten duten guztien beharra goraipatu nahi izan dute, jende guztia antzerkira joatera animatzeaz gain. Aurten Jardunaldiek zenbaki borobila betetzen dutela eta, harro egoteko moduan gaudela ere esan dute. Azaldu dutenez, egitaraua osatzen duten lanak, betiko lez, onenetakoak dira eta programa antolatzeko 160.000 euroko aurrekontua erabili dute. Sarrerek, berriz, azken urteotako prezioari (5 eta 15 euro bitartean) eutsiko diote eta, gainera, Coliseoaren Lagunak txartelarekin %30 merkeago erosteko aukera izango da. Aurresalmenta asteburuan, zapatuan hasiko da: otsailaren 11, 12 eta 13an Coliseoan sarrerak saltzen egongo dira, 10:00etatik 14:00etara. Bestela, funtzio bakoitza baino lehen, 19:00etatik 20:00etara leihatilan erosteko aukera ere izango da eta interneten, Kutxabank-en bitartez egiten den salmenta otsailaren 11an, goizeko 10:00etan zabalduko da. Jarraian, egitarau osoa daukazue.

kartela

ANTZERKI JARDUNALDIAK

Martxoak 3 (barixakua)

17:00etatik aurrera: XV. Giza Irudien erakustaldia (M. P. C. Barcelona). Untzagan eta Toribio Etxebarrian.

Martxoak 5 (domeka)

20:30: Heroes (Txalo Produkzioak). Coliseo antzokian.

Martxoak 6 (astelehena)

19:00: “Encuentro con Josep Maria Flotats” hitzaldia. Coliseo antzokian.

Martxoak 7 (martitzena)

20:30: Serlo o no. Para acabar con la cuestion judia (Taller 75/Teatre Lliure). Coliseo antzokian.

Martxoak 9 (eguena)

20:30: Los malditos (Unahoramenos Producciones). Coliseo antzokian.

Martxoak 11 (zapatua)

17:00: Universario (Marcel Gros). Coliseo antzokian.

Martxoak 12 (domeka)

20:30: Guernica 1913 (Banarte). Hezkuntza Esparruan.

Martxoak 14 (martitzena)

20:30: Mami Lebrun (Xake produkzioak). Coliseo antzokian.

Martxoak 15 (eguaztena)

20:30: Frida (Iris teatro). Coliseo antzokian.

Martxoak 16 (eguena)

20:30: La Crazy Class (L’om Imprebis). Coliseo antzokian.

Martxoak 18 (zapatua)

20:30: Terror y miseria en el primer franquismo (Aula de Teatro de la Universidad de Cantabria). Hezkuntza Esparruan.

Martxoak 19 (domeka)

17:00: Gala de magia (Fabrica de magos), familia osoarentzat. Coliseo antzokian.

20:30: Gala de magia (Fabrica de magos), helduentzat. Coliseo antzokian.

Martxoak 21 (martitzena)

20:30: Liquidacion por cierre (Che y Moche). Coliseo antzokian.

Martxoak 25

19:30: Treblinkara azken trena (Vaiven). Coliseo antzokian.

22:00: Ultimo tren a Treblinka (Vaiven). Coliseo antzokian.

Martxoak 26 (domeka)

20:30: Lola y Dolo, el musical (Lola y Dolo). Hezkuntza Esparruan.

Martxoak 28 (martitzena)

20:30: Una casa de muñecas (Arriaga Producciones). Coliseo antzokian.

Martxoak 30 (eguena)

20:30: Medea (Teatro de la Ciudad y Teatro de la Abadia). Hezkuntza Esparruan.

Martxoak 31 (barixakua)

20:30: Cervantes ejemplar (Micomicon). Coliseo antzokian.

Apirilak 1 (zapatua)

17:00: Festara!!! (Tomaxen abenturak). Coliseo antzokian.

Apirilak 2 (domeka)

20:30: La educacion de los cerdos (Narruzko Zezen). Hezkuntza Esparruan.

Apirilak 4 (martitzena)

20:30: Incendios (Ysarca Prod, Teatro de la Abadia eta Teatro Invernadero). Coliseo antzokian.

Apirilak 5 (eguaztena)

20:30: Fuera de juego (Borobil Teatroa). Coliseo antzokian.

Apirilak 6 (eguena)

20:30: Jokoz kanpo (Borobil Teatroa). Coliseo antzokian.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »