DYA elkarteak doako Suspertze eta Desfibrilagailu Tailerra emango du Eibarren

DYA elkarteak doako Suspertze eta Desfibrilagailu Tailerra emango du Eibarren
2017/11/16 eta kitto!
Datorren eguenean, azaroaren 23an doako Suspertze eta Desfibrilagailu Tailerra eskainiko dute DYA elkartekoek Eibarren, Pagaegi kaleko ordezkaritzan. Tailerrak bi orduko iraupena izango du (16:00etatik 18:00etara). Tailer honetan parte hartuta, Bihotz Biriken Suspertzearen (BBS) teknika eta Kanpoko Desfibrilagailu Erdi-Automatikoa (KDA) erabiltzen ikasteko aukera izango da, berdin dio aurretik osasun formakuntzarik ez izatea, edozeinek dauka parte hartzeko aukera. Izena emateko DYA elkartearen web orrira sartu eta han dagoen formularioa bete, besterik ez da behar.